XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Margoturik den irudiari begira). Hik irten duk ederra! Etxe honetan egin dituan urteak behartsu bat bezala igaro alajaina, hainbeste diru izanda? Nik izango banitu... Berrogeitamar milioiren jabe banintz, nere aita eta ama eskuak luzaturik nituzke berehala... Bai horixe! (Unetxo bat isilik egon ondoren). Aurrenengo jazki dotoreak erosi eta ondorenean munduan zehar alde batera eta bestera ibiliko nintzateke.

Beldur gabe dirua gastatzeko... Gero, gerokoak! (Egon ondoren). Tira gizon, edo osaba deitzea nahi baduk osaba... Aurkitzen haizen tokitik mirari bat egiteko era baduk, neretzat ere dirua iristeko era egin zak agudo. Egunero kandelatxo bat piztuko diat horrelako laguntza ematen badidak. Kandelatxo bat bakarra gutxi dela iruditzen bazaik berriz, berdin piztuko dizkiat egunean dozena pare bat...

Laugarren agerraldia ITZIAR eta TXOMIN. TXOMIN: (Agertzen da dotore jantzia kanpoko atetik, eskuan egunkari bat duela). Hemen al da Bixente?

ITZIAR: Orain dela gutxi irtena da bere lagunekin.

TXOMIN: Eta zuk zer egiten duzu bada hemen?

ITZIAR: Zer egingo dut bada? Itxura ederrekoa naiz besteekin batera joateko. Gaurtik aurrera horiekin ibiltzea ez da errez izango neretzat.

TXOMIN: Orain artean lagunak izan bazarete, aurrera ere zergatik ez?

ITZIAR: Ez dira orain gehiegi gogoratzen nitaz. Lehen bai, nere aitaren udaltzain jazkia behar izaten zutenean txanpon batzu ateratzeko.

TXOMIN: Hori ez da ezer emakumea! Toribioren dendara joan zaitez eta aukeratu zazu jazkirik egokiena. Esan zaiozu berari, nik bidali zaitudala eta geroago azalduko naizela ordaintzera. HAUNDITASUN AMETSAK.